2014(e)ko martxoaren 30(a), igandea



             BARRIAKO
                  BARNETEGIA

Barriara joan ginen urtarrilan, bost egun. Ingelesa ikastera joan ginen. Bederatzietan hartu genuen autobusa. Bi klase joan ginen, 2.C eta 2.B. Ondo eramaten ginen, baina, barriak, gehiago elkartu gaitu. Autobusean, abesten eta jolasten joan ginen, batzuk, aldiz, lokartuta.

Ordu bat baino gutxiago pasatuz gero, ailegatu ginen. Dena elurtuta zegoen horregatik mutilak, elur bolak botatzen hasi ziren. Begiraleak aurkeztu ziren: Ander, Tamara, Josh, Jessica, Phoebe eta Gavin. Hiru taldetan banatu ginen, BLUE EAGLE, RED FALCONS eta GREEN OWL.

Jolasak egin genituen, bigarren egunean denak oso lagunak egin ginen. Era berean, gauean jolas bereziak egiten genituen, oso dibertigarriak ziren. Gero, lo egitera joan behar genuenean, komunetan egoten genuen, laster, ohera abiatzen ginen. Hitz egiteaz gero, zigortzen gintuzten. Irakasleak haserretzen ziren.


Azkenean, pena handia eman zigun gasteizera bueltatzea, begiraleei faltan botatzen diegu oraindik. Autobusaren bueltan denak edo ia gehienak lokartuta heldu genuen. BOST EGUNETAN GAIZKI EGIN GENUEN LO ! 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina